Kubara bidaltzeko 1500 liburu baino gehiago bildu dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 3a, 23:02

Erandioko udal liburutegietan 1.500 ale baino gehiago bildu dituzte Kubara bidaltzeko, horretarako bideratu duten kanpainaren harira. Gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako genero orotako liburuak jaso dituzte: literatura, hiztegiak, entziklopediak, testu liburuak, bidaia liburuak eta abar. Horien guztien helburua Sierra Maestrako komunitateetan autobusez ibiliko den liburutegi mugikor bat izango da. "Izan ere ingurune horretan garraio arazo handiak dituztenez, bertako jendeak zaila dauka liburuak eskura izatea eta irakurketa da erronka handitzat duten alfabetatzearen oinarri", azaldu dute tokiko arduradunek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun