
Asteazken honetan, apirilak 5, hainbat koreografia eskainiko du, 12:00etatik aurrera,
EHUko Leioako campuseko areto nagusian,
Ballet Biarritz Junior (BBj) taldeak. Besteak beste, pieza hauek eskainiko dituzte hamabi dantzarik, Thierry Malandainaren zuzendaritzapean: "Laztanak", Knopff margolariaren koadro baten onairrituta dago, Edipo eta Esfinge agertzen dira laztanak banatzen. "Elurretako herrialdea", Yasunari Kawabat idazle japoniarraren nobela baten oinarrituta dago maitasunari buruzko historia hau. "Zisnearen heriotza", Anna Paulova dantzariarentzat egindako bene-benetako dantza-uneak dira. Bakarrizketa honek hegazti baten indarra eta grazia erakusten ditu, unibertsitateko kultur iturrien hitzetan, sinbolo askoren agerpena eginez: guztien artean, nabarmenak dira, argia, bere zuritasun garbia. Ikuskizuna dohainik izango da.