Asteazken honetan, apirilak 5, "Humanizar la globalizacion" hitzaldia eskainiko du Daniel Innerarity (argazkian) Zaragozako Unibertsitateko irakasleak. Innerarity Toulouseko Unibertsitateko Ikasketa Politikoen Institutuko irakasle bisitaria ere bada. Filosofian doktorea, bere ikasketak Alemanian, Suitzan eta Italian osatu zituen. Zenbait komunikabidetan kolaboratzailea da iritzi gaietan. Bestalde, Unibertsitateko Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren partaide da, Espainiako Senatuak proposaturik. Bere azken argitalpenen artean "Etica de la hospitalidad", "La transformacion de la politica", "La sociedad invisible" eta "El nuevo espacio publico" aipa daitezke. Bere liburu batzuk Frantzia, Portugal, Italia eta Kanadan itzuliak izan dira. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Falkultateko gradu aretoan izango da hitzaldia, 12:00etatik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!