EHUko sindikatuak baikor daude baina oraindik ez dute erantzunik jaso

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 4a, 20:43
Joan den asteazkenean, martxoak 29, Euskal Herriko Unibertsitatean egindako greba deitu zuten sindikatuak baikor daude. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eurekin harremanetan jarriko dela uste dute, lansari sistema eta osagarri gehigarrien dekretu zirriborroa negoziatzeko. Baikor agertu badira ere, oraindik inolako harremanik ez dutela izan argitu dute. Aste Santu ostera arteko epea emango diote Eusko Jaurlaritzari.
Gaiaren inguruko berriak:

Sindikatuek Aste Santu ostera arteko epea eman diote Jaurlaritzari (Berria, 2006 Api 04)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun