Ostegunerako herri batzarra deitu du Algortako Batasunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 4a, 21:05

Algortako Batasunak herri batzarra deitu du ostegun honetarako, apirilak 6, 19:30ean, Aldai Kulturguneko sotoan, hots, Itsasgane etxean. Euskadi Ta Askatasuna erakundeak su-eten iraunkorra indarrean jartzeko ekimenak, azken denboran eman diren gertakariekin batera, bizi dugun une politikoaren inguruan hausnarketa egitera behartzen gaitu. Batasunak ETA erakundeak bere ekimenarekin Euskal Herriak espainiar eta frantziar estatuekin duen gatazka politikoarentzat soluziobide demokratiko eta politikoak bilatzeari begira egin duen ekarpen ausart eta irmoa nabarmendu nahi du.

Inoiz baino gehiago, euskal herritarroi dagokigu prozesu honetan aktibo izatea; Nazio eraikuntza eta eraldaketa soziala, Euskal Herria ezkerretik eraikiz, lan instituzionala, gure presoen defentsan aritzea… hori da gure zeregina, lehen eta orain.

Inork ez digu ezer oparituko ezta konponduko ere, beraz guztioi dagokigu borrokan eta lanean jarraitzea gatazkaren erroei helduz prozesuak konponbide orokor, justu, partekatu eta iraunkorra izan dezan.

Algortako Batasuna
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun