Apirilaren 8an jaialdia egongo da Ganebarri gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 4a, 21:46

Zapatu honetarako, Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) egitarau oparoa antolatu du. Jaialdiari hasiera emateko ATEA (Asociacion para un Trato Etico con los Animales) elkarteko kideek solasaldian arituko dira arratsaldeko 6etatik aurrera Ganebarri gaztetxean. Azken astean, animaliak zituen zirkua egon da Sopelan eta, horren harira, hitzaldi bat antolatu dute ATEAkoek. Bestalde, zezenketak, larrua, esperimentazioa eta, orohar, animaliekin zerikusia duten gaien inguruko mahai-ingurua izango da. Bestalde, 20:00etan musikari emango zaio tartea. Ordu horretan kantautoreek eskainiko dute emanaldia; "Tipiko pero cierto", besteak beste. Argazkian, egun horretan joko duen Libertad Kondizional taldea.

Horren ostean, kontzertuei hasiera emango zaie 22:00etan. Kaskarreko eta Libertad Kondizional taldeen eskutik. Ondoren, taberna zabalik jarraituko du eta musika jarriko da jaiarekin jarraituz.

Zine-foruma

Bestetik, gogoratu behar dugu bariku guztietan zine-foruma dagoela Ganebarri gaztetxean, gaueko 9etan. Jadanik bi pelikula eskaini ditugu: "Gato negro, gato blanco" eta "Telofono rojo, volamos hacia Moscu" eta hauek dira hurrengo bi asteetarako programatuta daudenak:

Apirilak 7: "Mistery Train"
Apirilak 14: "Paris Texas"

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada (SUGA)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun