Joan den asteko udal batzarrean Lamiako-Txopoeta eraberritzeko proiektua behin betiko onartu ostean, atzo hasi ziren obrak aipatu auzo leioztarrean. Gauzak horrela, lau gunetatik bi muturretan hasi dira lanean, gaur goizean, Karmelo Sainz de la Maza alkateak jakinarazi duenez. Besteak beste, egoera "kaskarrean" dauden auzo erdiguneko 169 etxebizitza eta 21 merkataritza-lokal bota eta bertan bizi direnei Txopoeta aldean etxe berria emateko bidean dira. "Behin lanak amaituta, auzokide horiek etxe berrietan sartu eta zaharrak botako ditugu; hemendik bi urte eta erdi edo hiru urtera, gutxi gora behera", zehaztu du udal agintariak. Bestalde, Lamiako aldean, Langileria kaleko 180. atarian, "Guardia Zibilaren etxea" izengoitiarekin ezaguna zen etxearen tokian, salmenta libreko etxebizitzetako blokeak eraikitzen hasi dira. Argazkian, Sainz de la Maza egiten ari diren lanak azaltzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!