Mungiako Udalak eta Sabino Arana Kultur Elkargoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak elkarlanean iaz antolatutako "Lauaxeta. Lau Haize, Hamaika Begirada" erakusketa, olerkari bizkaitarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzen zuena, Kultur Leioan izango da ikusgai maiatzaren 7ra bitartean. Jon Kortazar erakusketako arduradunak adierazi duenez, "Lauaxeta hurbilagotik ezagutzeko aukera emango du", baina batez ere bisitariari erakutsi nahi dio "margolariak, idazleak, olerkariak eta abar biltzen zituen 1930eko hamarkadako belaunaldia garrantzitsu hura zein indar eta helburuk gidatzen zituzten". Argazkian, Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkatea eta Juan Maria Atutxa Sabino Arana Kultur Elkargoko presidentea, goizean, Jon Kortazaren azalpenak entzuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!