Gazte Topagunerako doako autobusak antolatu dituzte Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 5a, 15:43
Datorren astean, apirilaren 14tik 17ra Etxarrin ospatuko den Gazte Topagunea '06-aren harira, Itzubaltzeta / Erromoko gazteok autobusak antolatu ditugu haraino bertaratzeko. Autobus horiek doakoak izango dira gazte guztientzat, eta hortaz, ordaindu beharreko gauza bakarra Topaguneko bonoa baino ez da izango. Oroitarazi nahi dugu, era berean, Gazte Topagunea '06rako bonoak Itzubaltzetako Branka herriko tabernan eskura daitezkeela, hori bai, ostiralera arte (hilak 7) baino ez da epea luzatuko. Aipatu bonoak bi eratakoak izan daitezke: egun guztietarako edota egun bakoitzerako. Informazio guztia eta bonoak erosteko, esan bezala, Itzubaltzetako Branka herriko tabernan topatuko duzue ostirala baino lehen. Animo eta egin TOPA! Etxarrin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun