Datozen egunotan aurkeztuko dute Erandion Gazte Topagunea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 5a, 15:55
12 urte pasa dira jada Gazte Topagunea ospatzen hasi zenetik. Ordutik hona milaka eta milaka gazte bat egin dute Gazte Topaguneko filosofiarekin. Erandioko gazteak, nola ez, ez dira atzean gelditu. Baina aurtengo helburua Erandioko gazteen indarrak batzea dugu. Gauzak horrela, Etxarrin ospatuko den Gazte Topagunerako autobusak Erandion ere independientziarako geltoki bat izango du. Herrian zehar aurkituko dituzuen karteletan bonoak, eguneko sarrerak eta autobuserako txartelak non eskuratu ahal duzuen informazioa duzue.
Bonoak eta eguneko sarrerak:

- Kurkudi (Leioa)
- Gorrondatxe (Algorta)

Autobusa:

- Eguz Tabernan
- Telefono honetara deituz: 626 316 041

Baina adi egon! Hurrengo egunotan Erandion gauzatuko den Gazte Topagunearen aurkezpenaren zita argitaratuko dugu. Ez galdu aukera.

Erandioko gazteria, antolatu eta borrokatu!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun