Carlos Urquijo PPko legebiltzarkidea martxoaren 30ean eta 31n Algortan burutu ziren
Xabier Galdeanori (argazkian) omenezko ekitaldia eta azken ostiraleko kontzentrazioa oztopatzen saiatu zen. Atzo Gasteizko Legebiltzarreko Mahaiak kaleratu zuen prentsa oharrean topa daiteke Urquijok martxoaren 29an EAEko Herrizaingo sailburuari egindako idatzizko galdera parlamentarioa. Galdera horretan, Urquijok "ETA talde terroristako kide zena" deitzen dio GALek eraildako Xabier Galdeanori eta presoen aldeko kontzentrazioa Etxerat beharrean Askatasunak antolatu zuela esaten du. Ohikoa duenez, Urquijok Ertzaintzak hartu beharreko neurriez galdetzen dio Balzari.