Umeentzako jolastokiak konpondu eta mantentzea eskatu zion atzo Berangoko Udalari Koldo Martinez (argazkian) EB-Berdeak taldeko zunegotziak, "horietako batzuk, Otxoatarrena tartean, kulunka bat bera ere ez dutelako egoera onean". Martinezek zehaztutakoaren arabera, batez ere, txikienek inolako arriskurik jolas dezaten dira aipatu aisialdi guneak. Hala ere, Berangon, "parke ugari eta zabalak dauden arren, gabeziak dira nagusi horietan", gaineratu duenez. Ezker Batuako ordezkariak kritikatu duenez, "Auzotarren kexak asko izan dira, baina Udalak Otxoatarren parkeko kulunka bat baino ez du itxi; konpondu edo aldatu beharrean".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!