Gaiaren inguruko berriak:
Parkeetako kulunkak konpontzeko eskatu du Berangoko Ezker Batuak (2006 Api 05)
Berangoko Udala herriko haurrentzako jolastokietan izandako kalteak konpontzeko piezak noiz helduko zain dago, tokiko erakundeko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazitakoaren arabera. Ezker Batua taldeak egindako kritikei erantzunez, aipatu arazoak "zirkunstantzialak" direla adierazi dute udal ordezkariek; "ez utzikeriaren ondorioa, kalteak denbora tarte txikian gertatu direlako". Azaldu dutenez, "parkeetan dauden jolasak berriztatzeko aprobetxatuko du Udalak, modernoagoak jarriz". Bestalde, kulunka bat ixtea, "konponketa lanak egiten diren bitartean, umeen segurtasuna bermatzeko" egin dutela adierazi dute tokiko erakundetik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!