Bi urteko haurrentzako gela berria jarriko dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 5a, 18:27

Dagoeneko horrelako bi dauden arren, bi urteko umeentzako ikasgela berri bat zabalduko du, herriko ikastetxe publikoan, Berangoko Udalak. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, hezkuntza zentroak eta tokiko erakundeak, "biek izenpetutako idatzia helaraziz", eskatu zioten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari alor horretan Berangon dagoen "gabezia" konpontzeko, "14 neska-mutil tokirik gabe geratu baitziren". "Horrelako gela gehiago eskatzea da gure asmoa", adierazi du Miren Dobaran alkateak, "eskaera handia delako". Berangoko Udala "denbora gutxian" hasiko da lanean, aipatu instalazioa irailerako prest egon dadin; ikasturte berria hasten denerako, alegia. Argazkian, Leioako Altzaga ikastolako haurrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun