Udaltzaingoa, Bake Epaitegia, Gizarte Ongizate Zerbitzuak eta hartuko dituen Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) hartuko dituen egoitza berria eraiki du, Elexalde inguruan, Gorlizko Udalak. Orotara, 375,7 metro koadro erabilgarri dituen eraikinak "Eusko Jaurlaritzak ezarritako irisgarritasun neurriak betetzen ditu", tokiko erakundeko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, eta aparkalekua du sotoan eta beste bi solairu. Behekora, kanpotik zuzenean sartzeko aukera dago arrapala baten bidez, eta ezinduentzako komuna ere badago bertan. "Gainera, beheko solairua gainontzekoekin komunikatuta dago zortzi lagunentzako igogailu baten bidez", aipatu du Patxo Igartua alkateak. Argazkian, Gorlizko udaletxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!