Kurkudi mendian moto-krosa egiten duenak "isun itzela" jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 5a, 19:49

Azken aldian, Leioako Kurkudi mendian ohikoak bilakatu diren moto-kros lasterketen aurrean, horrelakoak galarazteko espedientea zabaltzeko agindu die udaltzainei Karmelo Sainz de la Maza alkateak. Udal agintariak azaldutakoaren arabera, "Leioako Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorraren (HAPO) arabera, babes bereziko lurrak dira horiek. Gainera, udal poliziak identifikatuak ditu jada lasterketak egiten diren pistak eta dekretua lantzen ari dira tokiko zerbitzu juridikoek". Horren arabera, "itzelezko isuna" jasoko du, Sainz de la Mazaren hitzetan, Kurkudin moto-kros egiten harrapatzen dutena; "eta baliteke eragindako kalteak ordaindu behar izatea". Alkateak argitu nahi izan duenez, "kontua ez da kirol jarduera bat oztopatzea, ingurumena kaltetzen ari den ekintza baizik".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun