Fadura DBH institutuko hirugarren mailako ikasleek "generoaren gaineko estereotipoak hautsi eta gazteen artean balore eta gaitasun berriak sortzeko" tailerretan parte hartzen ari dira egunotan, Getxoko Udalaren Berdintasun Arloak eta Gazteria Zerbitzuak antolatuta. Gaurko aurkezpen ekitaldian, Pedro Santamaria hezkuntza zentroko zuzendariak nabarmendu duenez, “lanak sexuaren arabera banatzeko egungo joeraren gaineko hausnarketa sustatu, pertsona bakoitzaren jokaera positiboak eta gaitasunak bultzatu, eta autonomia eta autoestimua lantzea dira, tailer hauetan finkatutako beste helburu batzuk”. Apirilaren 10era artean, bi orduko iraupeneko sei tailer egiten ari dira, sukaldaritza, iturgintza, joskintza, elektrizitatea, brikolajea eta zaintza pertsonalaren gainean; eta ordu beteko praktika hausnarketa pertsonala eta taldeko eztabaida pizteko, gazteentzako musika, aldizkari eta publizitatearen gainean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!