Hala ere, trikitixa da folk izaerako diskoaren protagonista nagusia, lengoaia musika berritzaileak eta instrumentu tradizionalak zein gaur egungoak erabiltzen dituen arren. Goenagaz gain (trikitixa, ahotsa eta panderoa), Beñat Barandiaran (gitarra akustikoa), Iban Gurrutxaga (gitarra elektrikoa), Mikel Atxaga (baxu elektrikoa) eta Iñigo Egia (perkusioa) musikariek ere hartu dute parte proiektu honetan.
Kantuketan zikloarekin jarraituz, ostiralean erritmo elektronikoek hartuko dute folk musikaren lekukoa, arratsaldeko 8etatik aurrera, Javi P3Z Orkestrak "Sports" izenburuko bere azken lana aurkeztuko baitu Getxo Antzokian.