Felix Likiniano elkartea desegin da 15 urte lanean egon ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 5a, 23:49

Felix Likiniano kultur elkartean emandako hausnarketa prozesuak elkartearen desegitearekin amaitu zuen pasa den urtarrilean, ddtliki.com webguneak atzo jakinarazi zuenez. Horrela, gune libertarioetan zurrumurrua zena atzo berria bihurtu zen. Aipatu webgunean jakinarazi dutenez, orain arte elkarteak kudeatzen zituen Liki liburudenda eta Likiniano Infogunea Gatazka kolektibo jaio berriak hartuko ditu bere gain. Izan ere, Likinianok utzitako hutsune fisiko zein politikoa betetzeko asmoz Likiniano elkartetik hurbil zegoen hainbat jende batu zen otsailean lekukoa hartzeko. Gatazka Kolektibotik azpimarratu dute gertatutakoa ez dela Likinianoren izen aldaketa bat, Likinianok ondo zein txarto egindakoez ikasiko duen beste proiektu ezberdin baten jaiotza baizik. Argazkian, Likin burututako hitzaldi bat / rotorrr.org.

Gaiaren inguruko berriak:

Agur, Likiniano. Ongi etorri, Gatazka (ddtliki.com, 2006 Api 04)

Gatazka Kolektiboa, Gatazka gunea (pdf) (ddtliki.com, 2006 Api 04)

Likiniano: azken agurra laburpena (2 orri euskaraz, .pdf) (ddtliki.com, 2006 Api 04)

Likiniano: azken agurra agiria (6 orri gazteleraz, .pdf) (ddtliki.com, 2006 Api 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun