"Ezkerreko jendearentzako topalekua ere izan nahi du gure egoitza", Getxoko Ezker Batuko asanbladaren arabera. Gainera, erakusketak eta hitzaldiak antolatuko dituztela iragarri dute. Lehenengo ekitaldia datorren maiatzaren 25ean burutuko dute, Llum Quiñonero kazetariak eskainiko duen bideo-forumaren bitartez Espainiako II. Errepublikaren 75. urteurrena ospatzeko. Bestalde, federalistek “Ensanche Ezker Batua” hitzaldia burutuko dute, oraindik datarik ez dutela finkatu. Bake prozesua eta errausketa gaiak ere jorratuko dituzte.
Ezker Batua Berdeak alderdiak egoitza berria dauka Getxo udalerrian pasa den igandetik aurrera. Apirilaren 2an, 100 bat pertsona batu ziren Algortako Salsidu kaleko 7. zenbakian dagoen lokala inauguratzeko. Besteak beste, ekitaldian egon ziren Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburua, Iñaki Urkiza zinegotzia eta Aitor Lafuente Alderdien Legearen araberako zinegotzia. Aurreskua, Urkiza eta Madrazoren hitzaldi laburrak eta luntxa izan ziren ekitaldiko osagaiak.