Egitaraua:
Ostirala, apirilak 7
- 20:30 kanpaldiaren irekiera
- 22:30 Ikurrinaren igoera
- 23:30 kontzertuak: Drindots - DJ Xaibor
Larunbata, apirilak 8
- 11:00 EGI kideen arteko herri kirolak
- 12:30 Mahai ingurua (normalkuntza, herri galdeketa eta gizartearen partehartzea)
- 13:30 Triki poteoa
- 14:00 Herri bazkaria
- 15:30 Sokamuturra
- 18:00 Ekitaldi politikoa
- 20:00 Antzerkia
- 23:30 Kontzertuak: Luhartz-DJ Xaibor
Antolakuntzak iragarri duenez, nahi duenak akanpatzeko lekua izango du, dutxa, komun eta iturriekin. Dena den, badago ere aukera Lasturren bertan alokatuta dagoen aterpetxean asteburua igarotzeko. Argibide gehiago 943 118 888 telefonoan eta iritziak@gipuzko.com e-posta helbidean eska daitezke.
"Askatasun goizalderuntz" lelopean burutuko dira bihar eta etzi EGI egunak Gipuzkoako Lastur herrian.