Berangoko ertzain bat atxilotu zuen Guardia Zibilak atzo arratsaldean, Alepo izena duen droga trafikoaren kontrako operazioaren barruan. Guztira, sei pertsona atxilotu eta ia 100 kilo, 94'8 kilo, speed atzeman zituzten Bizkaian eta Kantabrian. Bizkaian harrapatu zituztenak bi ertzain eta bi emakume brasildarrak izan dira, hainbat hedabideek aipatu dituzten iturri polizialen arabera. Atxiloketak Trapagako prostituzio-etxean egin ziren eta atxilotutakoei speeda saltzen zuen sare bateko partaideak izatea leporatu diete. Berangoko ertzaina, gainera, Trapagako prostituzio-etxearen jarduerarekin lotu dute. Beste ertzainaren etxean, Igorren, droga eta armak topatu dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!