Elikagaien sektoreko komertzioetan ez da grebarik izango. Sindikatuek jakinarazi dutenez, akordioa lortu zuten duela gutxi, urtarrilaren 5eko greba-deialdiak sektore horretan izan zuen arrakastari esker.
Ehungintza, larrugintza eta oinetakogintza, metalgintza, orokorra eta altzarigintza sektoreei dagokienez, Cebekek lanorduen murrizketa negoziatzeari uko egitea "adar jotzetzat" hartu dute sindikatuek. Izan ere, komertzioetako langileentzako lanegunak "izugarri luzeak" direla salatu dute, urtean 1.730 ordu baino gehiago igarotzen dituztela beharrean argudiatuta. Sindikatuak erabat ziur daude greba arrakastatsua izango dela.
Bizkaiko dendetan lan egiten duten 25.000 bat behargin greba egitera deitu diztuzte ELA, LAB, UGT eta LSB-USO sindikatuek. Neurri horrekin, ehungintza, larrugintza eta oinetakogintza, metalgintza, orokorra eta altzarigintza sektoreetan "hitzarmen justu bat" aldarrikatu nahi dute. Sindikatuek negoziatzeko borondatea agertu eta Cebek patronalaren jarrera "itxia" salatu dute. Grebaren zehar bi ekitaldi nagusi izango dira bihar. Alde batetik, elkarretaratze bat egingo dute eguerdian Cebekek Bilbon duen egoitzaren aurrean, eta beste aldetik, arratsaldean, 19:00etan, manifestazio bat egingo dute Arriaga antzokitik abiatuta. Martxa Cebeken egoitzaren aurrean amaituko da.