Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean aritzen diren 10 elkarterekin dituen lankidetza hitzarmenak berritu ditu Getxoko Udalak eta, horietarako, 138.800 euro bideratuko ditu, "2005an baino %4 gehiago", tokiko arduradunek adierazi dutenez. Horrela, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Uribe Kosta elkarteak jasoko du laguntzarik handiena, 50.000 euro guztira. Bestalde, drogomenpekotasuna saihesteko lan egiten duten elkarteekin dauden hitzarmenetarako diru kopurua ere %4 hazi da. Kasu horretan, 30.549 euro banatuko dira hurrengoen artean: 17.885 euro Gizakia fundazioarentzat izango dira; eta gainontzekoa ikasleen gurasoen hainbat elkarteri emango zaie: Elkargarrirentzat 6.389 euro, FAPAGentzat 3.245 euro eta FAPA Pupitre izenekoarentzat 3.030 euro.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!