Ostiral honetan, apirilak 7, Gaztetxe Martxaren aurkezpena egingo dute, 20:00etan, Leioako Udondo gaztetxean. Aipatu ibilaldiaren zergatiak eta helburuak azaldu eta gero, ekitaldira hurbildutako gazteek iritziak eta ideiak jasoko dituzte, martxa herritik pasatzen den egunean zer egin erabaki aldera. "Gazte Martxan parte hartzera ez ezik, euren ekarpenak egitera gonbidatzen ditugu leioztar neska-mutilak", adierazi dute antolatzaileek. Ondoren, merienda egongo da eta, egunari bukaera emateko, herriko bi taldek emango dute kontzertua: Jarraitu eta Kaskarreko. Sarrera dohainik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!