Beste 343 urtetara kondenatu dute Jabier Gallaga

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 6a, 23:06

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak 343 urteko espetxe zigorra ezarri dio Jabier Gallaga Ruiz Algortako euskal preso politikoari, ETA erakundeak 1996an Kordoban Armadako autobus baten kontra egindako erasoan lehergaiak Madriletik Kordobara berak eraman zitela leporatuta. Atentatuan sargentu bat hil zen. Epaiketa otsailaren 16an egin zen. "Gallagaren kontrako akusazio guztia torturaz lortutako froga batean oinarrituta zegoen, epaiketan argi eta garbi gelditu zen bezala", salatu du errepresioaren aurkako erakundeak.

Algortarra Frantzian atxilotu zuten, eta Espainiara estraditatu ondoren, "bere kontrako akusazio guztia beste atxilotu bati komisarian torturapean sinarazitako deklarazioan oinarritzen da, epailearen aurrean egin dituen deklarazio guztietan eta epaiketan bertan deklarazio hori berak ez zuela egin, torturaz sinarazi ziotela eta bera akusazio horrekin zerikusirik ez duela behin eta berriro esan duen arren", amnistiaren aldeko mugimenduak zehaztutakoaren arabera.

Gaineratu dutenez, "aurreko epaiketetan ere, horixe deklaratu zuen. Hala ere, epaileek esan zuten ez ziotela epaiketan esandakoa sinisten, isolamenduan eta torturapean sinatu zuenari sinisgarritasun osoa ematen ziotela ordea eta 18 urteko zigor bi ezarri zizkioten orduan Gallagari". Oraingoan, Tortura eta Ausientzia Nazionala desagertzearen aldeko manifestuaren harira, "epaiketa hau bertan behera utzi eta Gallaga askatu behar dutela" azpimarratu dute.

Gaiaren inguruko berriak:

Jabier Gallaga "torturapean lortutako froga batean oinarrituz" epaitua izango dela salatu dute (2006 Ots 13)

Jabier Gallaga preso algortarra Madrilera eraman dute (2006 Ots 01)

Jabier Gallaga birritan epaituko dute gaur (2005 Eka 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun