Berangoko ertzaina eta beste hiru susmagarri espetxera bidali ditu Santanderreko epaileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 7a, 08:53

Santanderreko Instrukzio Epaitegiko 3. zenbakiaren epaileak "Alepo" droga trafikoaren kontrako operazioan nahastutako bi ertzainak eta Brasilgo emakume bat eta gizon bat kartzelatzeko agindua eman zuen atzo, lauei osasun publikoaren kontrako delitua egotziz. Berriz, antanderreko epailak atxilotutako beste bi emakume brasildarrak aske utzi baditu ere, aldiro epaitegitik igaro beharko dira sinatzera. Atxilotutako ertzainak 41 urteko P.L.U.G. eta 24 urteko D.M.G dira, lehenengoa 4. promozioan sartu zen Ertzaintzan, bigarrena, berriz, 15.ean. Bestalde, Guardia Zibilak jarraitu du etxeak miatzen, tartean Berangon eta Bilbon, non ordenagailuak eta dokumentazioa hartu zituzten.

Kantabriako "El diario montañes" hedabidearen aburuz, "Alepo" operazioa orain dela 10 hilabete hasi zen baina martxora arte itxaron zuten droga kopuru handi bat harrapatzeko asmoz eta azkenean herenegunera arte atzeratu zen. Guztira, 96 bat kilo speed atzeman zituzten ustez Berangoko ertzainak kudeatzen zuen Trapagarango prostituzio-etxeko hozkailuan, 378.760 bat poltsa, merkatuan 3,5 milioi euro balioko lukeena.

Gaiaren inguruko berriak:

Berangoko ertzain bat atxilotu dute drogaren aurkako operazio batean (2006 Api 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun