ETAko kide ohi bat hilik aurkitu du Adunan Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 7a, 16:34

Eitb24.com-ek jakinarazitakoaren arabera, Ertzaintzak duela hiru hilabetetik falta zen "ETAko kide ohi bat" hilda aurkitu zuen atzo Adunan, kamioi baten barruan. Herrizaingo Sailaren iritziz, topatutako gorpua 41 urteko Alejandro Uzkiano Segurola Villabonako semearena da. Uzkianoren desagerpena urtarrilaren 24an salatu zuten bere senideek. Autopsiaren emaitzak oraindik ezagutzen ez badira ere, Ertzaintzak jakinarazi du gorpuak ez duela indarkeria arrastorik eta gorpua lozaku baten barruan zegoela, oso egoera txarrean, aspalditik egon zitekeelako hilda. Atzo arratsaldeko 16:40an topatu zuten gorpua auto-saltoki bateko langileek enpresako parkingean.

Eitb24.comen aburuz nortasun agiria soinean izanda oso laster identifikatu zuten Uzkiano eta Donostiara eraman zuten autopsia egiteko asmoz. Uzkiaga 1964ko urriaren 3an jaio zen Villabonan, eta 18 urte zituela atxilotu zuten ETAko Olloki taldeko kide zelakoan. Horrezkero, 19 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten talde armatuko kide izatea egotzita. Azkenean, 2000. urtean kaleratu zuten, 18 urteren ostean.

Gaiaren inguruko berriak:

ETAko kide ohi bat hilda agertu da Adunan, kamioi baten barruan (eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun