Bonok uko egin dio ministroa izaten jarraitzeari eta gobernu krisialdia eragin du Espainian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 7a, 17:14

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua goizeko 10etan agertu da komunikabideen aurrean premiazko prentsaurreko batean. Izan ere, aurretik Jose Bono (argazkian / Wikipedia) Defentsa ministroak bere dimisioa aurkeztu dio presidenteari. Krisialdiaren eraginez hiru ministeriotan izango dira aldaketak: Bonok Defentsa utziko du eta berau ordezkatzeko Jose Antonio Alonso izendatuko dute Defentsa arduraduna. Baina, Alonsok ez du jarraituko Barne Ministerioan eta bere ordez Alfredo Perez Rubalcaba izango da. Azkenik, Hezkuntzan Mercedes Cabrerak ordezkatuko du Maria Jose San Segundo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun