"Sua" filmaren akelarrea grabatuko dabe bihar Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 7a, 20:26

Larunbat honetan, apirilak 8, arratsaldetik hasita, "Sua" herri filmaren (argazkian) akelarrearen eszena grabatuko dogu, Barrikako Meñakoz senaian (hondartz zuloa). Horretarako, Sopelako udaletxe plazan alkartuko gara arratsaldeko 5etan, Meñakoz ezagutzen ez dutenentzat. Hondartzan ordu batzuk emongo doguz,koreografia lantzen –oso erreza–, jantziak hobetzen –garrantzi haundia daukie, tomak gertukoak izango baitira–, zeozer jaten, edaten, lagunartea haunditzen... giro ona sortzen. Gaberako, 11ak inguru, bukatuta egongo da eta jarraian Maruriko etxe batean jaia antolatu dogu DJ Bull-en musikaz alaiturik eta beste sorpresa batzuk tartean.

Afaria gure esku eta taberna txiki bat ere montako dogu, beti ere, salneurri ekonomikoetan. Lo egiteko aukerarik ere izango da, Maruri herria berez nahiko aparte dau eta bueltan mozkorturik gidatzea ez da batere komeni. Beraz, lo-sakuak ta esterileak eroan.

Beste barik, gurekin harremaetan jartzeko urrutiskiña: 650 189 512 edo http://www.enekoaritzarenlagunak.net web gunearen bidez.

Eneko Aritzaren Lagunak kultur elkartea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun