Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako Kantuketan musika-zikloaren barruan, saio bikoitzaz gozatu ahal izango dute gazteek, larunbat honetan (apirilak 8), Algortako Portu Zaharreko karpan, 20:00etatik aurrera. Batetik, The Uski's taldeak kostaldeko doinu "surferoak" ekarriko ditu. Bestetik, Ken Zazpi, Gernikako boskote ospetsuaren rock eta power-pop erritmoak izango dira protagonista. Hala ere, ez da bihar Algortan egongo den kontzertu bakarra izango. Arratsaldeko 8:30etik aurrera, "Euri Tantak" zeltiar musika emanaldia egongo da entzungai, Gorrondatxe herriko tabernan, Irlandari buruzko jardunaldiei hasiera emateko. Jardunaldiok udaberriko oporralditxoa eta gero izango dute jarraipena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!