Horren ostean, kontzertuei hasiera emango zaie 22:00etan. Kaskarreko eta Libertad Kondizional taldeen eskutik. Ondoren, taberna zabalik jarraituko du eta musika jarriko da jaiarekin jarraituz.
Zine-foruma
Bestetik, gogoratu behar dugu bariku guztietan zine-foruma dagoela Ganebarri gaztetxean, gaueko 9etan. Jadanik bi pelikula eskaini ditugu: "Gato negro, gato blanco" eta "Telofono rojo, volamos hacia Moscu" eta apirilaren 14an "Paris Texas" egongo da ikusgai.
Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada (SUGA)
Zapatu honetarako, Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) egitarau oparoa antolatu du. Jaialdiari hasiera emateko ATEA (Asociacion para un Trato Etico con los Animales) elkarteko kideek solasaldian arituko dira arratsaldeko 6etatik aurrera Ganebarri gaztetxean. Azken astean, animaliak zituen zirkua egon da Sopelan eta, horren harira, hitzaldi bat antolatu dute ATEAkoek. Bestalde, zezenketak, larrua, esperimentazioa eta, orohar, animaliekin zerikusia duten gaien inguruko mahai-ingurua izango da. Bestalde, 20:00etan musikari emango zaio tartea. Ordu horretan kantautoreek eskainiko dute emanaldia; "Tipiko pero cierto", besteak beste. Argazkian, egun horretan joko duen Libertad Kondizional taldea.