Gazte Enbata konpartsa
e-posta: gaztenbata@gaztesarea.net
Gazte Enbata konpartsak gogor heltzen dio aisialdi esparruari Itzubaltzetan, herriko gazteek pairatzen duten aisialdi eredu inposatu eta kapitalistari hortzak erakutsiz eta alternatibak eskainiz. Horregatik, domeketako bideo emanaldietaz gain, ugariak dira antolatzen ditugun jarduerak eta ekintzak, beti ere euskal kulturan murgilduta eta izaera herrikoia indartuz: eskupilota txapelketa mistoa eta Gazte Eguna dira data esanguratsuenak epe laburrera. Argazkian, Itzubaltzeta gaztetxean egindako bideo emanaldi baten irudia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!