Udal hauteskundeetarako plataforma politikoa eratzea aztertzen ari da Gotzone Mora

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 10a, 15:58

Gotzone Mora Getxoko zinegotziak Europa Press berri-agentziari atzo jakinarazi zionez, 2007ko maiatzeko udal hauteskundeetan parte hartuko lukeen "hiritarren plataforma" sortzea aztertzen ari da. EHUko irakasle eta hainbat plataforma konstituzionalistetako kide ere den PSE-EEko zinegotziak 2005eko urtarrilean Cope irratiari aitortu zion hauteskundeetan "PSOEren siglapean ez" zela berriro aurkeztuko eta hilabete bat beranduago, alderdi barruan zabalduta duen espedientearen harira aitortu zuen "karneta kentzen badidate ere" zinegotzi kargua ez zuela utziko. Atzo Morak kritikatu zuen Idoia Mendiak, Gemma Zabaletak eta PSE-EEko beste emakume batzuek Batasunako eta beste alderditako andrekin batera elkarrizketaren aldeko manifestu bat sinatu izana.

Gotzone Morak aitortu zuenez, manifestuaren osteko egoera "ezer ulertzen ez dudan egoera bat da, adar jotze hutsa delakoan nago" eta kritika gogorrak bota zituen Gemma Zabaleta eta Patxi Lopezen kontra.

Gaiaren inguruko berriak:

Hainbat alderdi eta eragiletako emakumeek bake prozesuaren aldeko konpromisoa agertu dute (2006 Api 08, berria.info)

PSE-EEtik botatzen badute zinegotzi kargua ez du utziko Gotzone Morak (2005 Ots 28)

Sozialisten hautagai bezala ez dela gehiago aurkeztuko adierazi du Gotzone Morak (2005 Urt 25)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun