Leioako 50 bat gaztek parte hartu zuen pasa den ostiralean Udondo gaztetxean antolatu zen Gaztetxe Martxaren auzrkezpen eta jailadian. Hasteko, Euskal Herriko I. Gaztetxe Martxaren zergatiak eta helburuak azaldu ziren, honako hauek azpimarratzen: gaztetxe eta okupazio eragileek mugimendu bat osatzen dutela adieraztea, mugimendu horrek duen benetako izaera kaleratzea, mugimenduak behar sozial bati erantzuten diola jakinaraztea, eta okupazio mugimendurako babes soziala irabaztea, erasoei aurre eginez. Bertaratutako gazteek ideia-ekaitzaren bidez aukeratu zuten Leioan Gaztetxe Martxaren inguruan burutuko diren ekimenak. Hasteko, kanpaina komunikatibo "txukun bat" prestatu dutela iragarri dute. "Nahiko gogotsu agertu gara" aitortu dute gazte asanbladako kideek. Kanpaina horren helburuak "herria irabaztea eta gazteria gaztetxera hurbiltzea eta inplikatzea" izango dira. Antolakuntzaren ostean, luntx begetarianoaz eta Kaskarreko eta Jarraitu taldeen kontzertuaz gozatu ahal izan zen ostiralean.