5.500 bat ikusle izan dira Kantuketan jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 10a, 19:40

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren programazioaren barruan asteburu honetan antolatu zen Kantuketan zikloan 5.500 bat ikusle izan ziren, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez. Igandean, Getxo Antzokian eskainitako saioaren bidez Juan Carlos Perezek eta Bernardo Atxagak bukaera eman zioten Katuketani. Kultur Etxeko teknikarien aburuz, Perezek eta Atxagak "musika eta literatura ezin hobeto uztartu zituzten bertaratu zen jendeari aho zapore oso goxoa utziz". Aurretik, larunbatean, Portu Zaharrean eta eguraldiak lagunduta, ehunaka gazteek eta ez hain gazteek modako taldeen abestiak entzun eta kantatu ahal izan zituzten The Uski's talde eleanitzaren eta Ken Zazpiren eskutik. Iker Goenagaren eta Jabi P3Zen kontzertuek osatu dute aurtengo edizioa.

Guztira, Kantuketan zikloak 5.500 bat ikusle-entzule izan ditu laugarren edizio honetan, eta Getxoko Kultur Etxearen aburuz "Kantuketan zikloak duen helburu nagusia bete egin du", getxoztarrei eta inguruko herrietatik hurbildu zirenei euskal musikak duen estilo aniztasuna ondo erakutsita.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun