Aste santuan, apirilaren 12tik 17ra:
Aste Santuan, asteazkenetik, apirilak 12, astelehenera, apirilak 17, zerbitzua 22:20 eta 23:00 artean amaituko da, helmugen arabera. Azkeneko trena Etxebarritik Sestaorantz 22:50ean abiatuko da, eta Plentziarantz 23:00etan. Kontrako norabidean, Plentziatik 22:20an eta Sestaotik 22:38an irtengo dira azkeneko trenak. Egun horietan ez da gaueko zerbitzurik eskainiko, ez eta autobus zerbitzu osagarririk ere.
Pazko Astean, apirilaren 18tik 21era:
Goizeko 7:00etatik 10:30era Etxebarri eta Plentzia arteko maiztasuna, norabide bietan, 18 minutukoak izango dira, 20koak izan beharrean. Era berean, aste honetan Areetako bezeroen arretarako bulegoa itxita egongo da, eta edozein kontsulta egiteko San Inazioko geltokian dagoen bulegora joaterik baino ez da egongo, horretarako ordutegia ohikoa izango dela, 8:30etik 19:30era.