"Larderiaz jokatzeagatik, gardentasun faltagatik, behin eta berriz abisatu dugulako epaileak erabaki arte itxaron behar zela, bat ez zetozen alegazioak onartzeagatik, erabateko egiaren jabe dela uste duelako, jauntxokeriagatik, kaltetuei sortutako arazo guztiengatik, zergak ordaintzen dituzten gorliztarrei eragindako gastuengatik, beti ahazten dutelako Udala denok garela. Iruzur egin eta akatsak ez aitortzeagatik", salaketa larri horiek mahaigaineratuz, EAJko Jon Landa Hirigintza zinegotziaren dimisioa eskatu zuen, azken udalbatzarrean, Emma Calzada Gorlizko Independenteak taldeko ordezkariak, Blogorliz bitakorak zabaldutakoaren arabera. Horren ostean, eskaera berretsi zuen alderdi bereko Jon Fernandezek eta zera galdetu zion Patxo Igartua (argazkian) alkate jeltzaleari: "Patxo, zuk bazeneukan honen guztiaren berri?". Udal mandatariaren baiezkoa entzunda, "ba, zure dimititzea ere nahi dugu", adierazi zion Fernandezek Igartuari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!