2005eko ekainaren 15etik 2006ko ekainaren 14era artean Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta eman duten enpresa berriak aurkez daitezke lehiaketara, baina enpresa sortu duten bazkideetako batek, gutxienez, honako baldintza betetzen badu: hitzarmena sinatu duten Behargintzen udalerrietako batean erroldatuta egon behar du, edo bestela, enpresak udalerri horietako batean izan behar du egoitza.
Sariak
Lehiaketaren irabazleak 6.000 euro esku-dirutan eta 3.600 euro 'Berria' egunkariko publizitatean eramango ditu, sortutako enpresa ezagutzera emateko (lehenengo urtearen barruan). Gainera, sariketa antolatu duten Behargintza zentroek eskualdeko sariak emango dituzte, eskualdeko bana. Horrela, eskualde mailako zazpi sari emango dira, bakoitza 2.500 eurokoa.
Eskuratu Lur Barriak Enpresa Ekimenen IV. Lehiaketako deialdiaren oinarriak eta eskaera orriak (PDF dokumentua / 270 kb) hemen klik eginez.
Bermeoalde, Mungialde eta Txorierriko