Maidagango trenbide-pasagunea lurperatzeko lanen hasiera atzeratzeko erabakiarekin "auzotarrei burla egiten" ari zaizkiela adierazi du Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak. Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtarrilean onartu zuen proiektua, bertoko bizilagunek 1995tik eskatzen aritu ostean. Obrak 2007ko hasierako hilabeteetan hastea aurrikusten zuten. Hala ere, Ibarbengoako geltokia bukatuta egon arte, pasonibela "ezin" izango dutela estaltzen hasi jakinarazi du duela egun gutxi partzuergoak. Gauzak horrela, datorren urteko bukaeran hasiko omen dira Ibarbengoa egiten eta 2008an ekingo liokete Maidagango pasagunea lurperatzeari. Hori dela eta, "arazoa ahalik eta lasterren konpontzea" eskatu du Arruek, "ikastetxeak, zaharren egoitzak eta gero eta jende gehiago dagoelako inguru horretan".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!