Algortako Gazte Asanbladaren prentsa-oharra:
Atzo, astelehena, apirilak 10, okupazio berri bat burutu genuen Algortako gazteok. 40-50 gazte inguru bildu ginen eta azkenengo asanbladetan erabaki genuen bezala Aixerrota inguruko etxe huts bat okupatu genuen.
Orain arte etxe horretan squater bezala egon da bikote bat eta haiek Algortako okupazioaren aldeko mugimenduarekin kontaktuan ipini ziren, beraiek etxea hustuko zutela esanez. Jabearekin oraindik ez gara kontaktuan ipini baina gure asmoa egun hauetan gure proiektuaren berri ematea izango da.