Emakume bat zapaldu du auto batek Getxoko Kirol Portuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 11a, 20:07

Auto batek emakume bat harrapatu zuen atzo gaueko 11:55ak aldera Getxoko Kirol Portuan. Zauritutako andra M.N.B.U. deitzen da eta 55 urteko bilbotarra da. DYA elkarteak jakinarazi duenez, emakumea istripua gertatu zen tokian bertan artatu zuten eta, ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, pronostiko erreserbatuko zauriekin. Getxoko Udaltzaingoa ikertzen ari da istripua zelan gertatu zen eta ezbeharrean egon litezkeen ardurak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun