Todo o Nada
Quiquek eta bere anaiak Paso A Paso taldea osatzen zuten pasa den otsailaren 4ra arte, musika banda ofizialki desegin arte. Halabaina, Paso A Pasok bere bidea egin zuen eta grabaturiko CD bakarrak 2.000 kopia saldu zituen Gaztelako eta Herrialde Katalanetako 7 banaketa etxe alternatiboei esker. Baina hori ez zen Quiquek musikarekin zeukan lehenengo hartuemana. 1995ean, 14 urte baino ez zituela bere maketak grabatzen zituen kaseteetan, eta 3 urte beranduago, Kolumna De Urruti punk taldean aritu eta maketa eta fanzinea atera zuen. Sustrai guzti horiek bideratu dute Quique aurten Todo O Nada kantautore marka sortzera eta dagoeneko laster argitaratuko duen "Despierto de repente" CDko abestiak prest ditu Itzubaltzeta / Erromoko zein inguruko entzuleei kantatzeko.
Tipico Pero Cierto
Largok osatzen du Tipico Pero Cierto kantautore marka, eta urte batez ibili da bere abestiak barreiatzen leku batetik bestera. Halere, bere musikazaletasuna asetzeko nahikorik ez eta Tipico Pero Ciertoz gain beste proiektu askotan ibilia da. Horrela, De Blankon taldeko abeslaria izan zen hiru urtez eta "Nuestra utopia… vuestra desgracia" maketa grabatu zuen Sorgintxulo gaztetxean Erik eta Garridorekin batera. Horrezkero, Kadena De WC taldean jardun du ahotsa jartzen eta kitarra jotzen. Tipico Pero Ciertorentzat 19 abesti erditu ditu Largok, haietatik bi Paso A Pasoren eta Regocijo En El Fangoren bertsioak. Kanta guztiak bilduko ditu "Corren malos tiempos para ser anarquista... ¡sincronicemos la utopia!" CDan, tartean "Marchate (mp3)" honako hau.