Lejarzegiri jarritako 15 urteko espetxe zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 12a, 14:14

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du, 2005eko irailan, Entzutegi Nazionalak Endika Lejarzegi Algortako euskal preso politikoari ezarritako 15 urteko espetxe zigorra, orduan abokatuek aurkeztu zuten errekurtsoa atzera botaz. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez adierazitakoaren arabera, "Auzitegi Konstituzionalera joko du orain defentsak". Lejarzegi igazko apirilaren 28an epaitu zuten, 2000ko ekainaren 24an Agurainen (Araba) izandako kale-borroka ekintza batean parte hartzea leporatuta; ezezagun batzuek hainbat banketxetako kutxazain automatikoen eraso zituzten. Garai horretan, errepresioaren aurkako erakundeak salatu zuenez, "Ertzaintzak lau urte beranduago esan zuen Endikaren ADN aztarnak zituen arroparen bat topatu zutela gertakarien inguruan, eta horretan bakarrik oinarritu da epaiketa guztia. Gogoratu behar da bera izan dela akusatu bakarra epaiketan".

Gaiaren inguruko berriak:

Endika Lejarzegi 15 urteko espetxera zigortu dute (Etengabe, 2005 Ira 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun