Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Alberto Handia Zientzia-Fikziozko XVIII. Literatur Lehiaketa deitu du. Hiru sari emango dira: lehenari, 3.500 euro; bigarrenari, 1.500 euro; eta EHUko lanik hoberenari 1.500 euro. Ohikoa denez, deste lehiaketa batean saririk jaso ez duten zientzia fikziozko lanak aurkeztu ahal izango dira gaztelaniaz edo euskaraz, beti ere 15.000 eta 25.000 bitarteko hitz kopurua dutela. Lanak aurkezteko epemuga urriaren 13a izango da, eta honako
oinarriak jarraitu behar izango dira eleberriak bidaltzeko. Alberto Handia lehiaketan hainbat idazle ezagun hartu du parte. Besteak beste, Iban Zaldua, Iñaki Irazabalbeitia eta Xabier Kintana. Urtero 40 bat lan aurkezten diren arren azken 10 urteotan zehar zientzia-fikziozko bi lan euskaldunak baino ez dira lehiaketara aurkeztu. Argazkian, iazko irabazlea, Jose Antonio Cotrina idazle gasteiztarra.