“Dagoeneko Bizkaiko udal askok jarri dituzte martxan Eguneko Udalekuak, txikienek oporraldian zehar atsedena hartu eta ondo pasatzeko gurasoak lasaiago dauden bitartean, seme-alabak olgetandaudela jakinda. Getxon horrelakorik ez dago alkateak urtez urte martxan jartzearu uko egin diolako", gaineratu du zinegotzi popularrak.
"Getxon haur kopuru zabala daukagu eta horregatik haurren oporraldiak eta gurasoen lana bateragarriak izaten laguntzen duten horrelako programak behar ditugu. Horregatik apirilaren 28an izango den datorren Udal Batzarrean arazo honi irtenbidea ematea proposatuko dugu", azaldu du Arruek. Gainera, bere ustez, proposamen hori gauzatuko balitz gurasoek ez lukete aitona-amonen beharrean egon umeak zaintzeko.