Euskararen inguruko irizpideak eta Euskaltzaindiari buruzko albisteak munduratzeko "Plazaberri" hilabetekari digitala plazaratu du euskararen akademiak, informazioa "modu erraz, arin eta adierazgarrian" emateko. "Orotariko Euskal Hiztegia"ren edizio digitala abian jarriko zuela iragarrita, teknologia berrien munduan barrena abiatu zen Euskaltzaindia. Orain bidaia horretan beste urrats bat egin du akademiak, sarean "Plazaberri" agerkari digitala sortuz, hain zuzen ere. Andres Urrutia euskaltzainburuak lehenengo alean azaldu duenez, "Euskaltzaindiari buruzko informazio-xehetasunak modu erraz, arin eta adierazgarrian ematea", hori du helburu 'Plazaberri'k hilero. Aurreneko ale horretan, kaleratutako azken irizpideen berri eman ez ezik, Bernardo Atxaga (argazkian) idazle eta euskaltzain oso berriari ongietorria ere eman diote.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!