Iñaki Urkiza Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak adierazitakoaren arabera, “lan zaila izango da, nagusien etxearen ohiko jarduera ez dugulako aldatu nahi. Proiektuaren idazketan bazkideek beraiek ere parte hartuko dute”. Proiektua datorren udarako egongo da prest, tokiko agintarien hitzetan, eta urtea amaitu baino lehen esleitu ahal izatea espero du Getxoko Udalak. “Lanak amaitutakoan, Bizkaian dagoen ezugarri hauetako zentrorik hoberenetako bat izango dugu herrian; berezitasun batekin gainera: gaur egun zentroak dituen 5.000 bazkidek baino gehiagok kudeatzen dutela”, dio Urkizak. Gobernu Taldeak 800.000 euro ditu horretarako 2006ko aurrekontuetan.
Luis Lopez Oseseko apartamentuak
Itzubaltzeta / Erromoko Luis Lopez Oses kalean, eraikitzen ari diren nagusiei zuzendutako zaintzapeko apartamentuei dagokienez, uda baino lehen amaituta egon ahal izatea espero du Udalak. Gaur egun, 8 apartamentu daude eta lanak amaitzen direnean beste 20 gehiago egongo dira. Gobernu Taldearen asmoa da udalerriko egokitutako eta babestutako apartamentuak lortzeko ezarritako irizpideak zabaltzea. “Pisu horiek eta nagusien etxekoek udalerrian gaur egun dagoen eskaerari erantzuna emango diote”, uste du Urkizak.
Gaiaren inguruko berriak:
Gizarte Zerbitzuetako bulegoa zabalduko dute Itzubaltzeta / Erromon (2006 Mar 08)
Itzubaltzetako nagusien etxea handiagotuko dute alboan eraikin berria eginez (2006 Urt 03)