Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik dago Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 18a, 18:51

Mikel Arieta-Araunabeña alkateak berak izenpetutako iragarkiaren bidez, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko egunen berri eman du Erandioko Udalak. Gauzak horrela, maiatzaren 31ra bitarteko astegunetan, aipatu eguna barne, egongo da 2005eko ordaingairiak borondatez pagatzeko aukera. Tokiko agintariek ohartarazi dutenez, Bilbao Bizkaia Kutxa edo Euskadiko Kutxaren bulegoetan baino ezin izango da egin. Gainera, ordainketak banketxe bidez helbideratzea gomendatu dute, errazagoa izango delakoan. Argazkian, Asuatik Goikoarako errepidea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun