Horren aurrean, patruila-autoa bat bertaratu zen, jakinarazitakoa egiaztatzeko. Etxera heldu zirenean, senar-emazte batzuk aurkitu zituzten eztabaida sutsuan, polizia iturrien arabera. "Ertzainetako bat gizonezkoarekin hasi zen hizketan, eta, honek adierazi zionez, ez zuen alaba kalera joatea nahi, baina ez zuen, hala ere, ezer egin hori ekiditeko. Bertaratutako ertzainek, gainera, edanda zegoen zantzu nabarmenak ikusi zituzten gizonarengan", adierazi dute.
Herrizaingotik azaldutakoarekin jarraituz, "beste ertzain batek emazteari galdetu zion gertatutakoari buruz, eta senarrak jo egin zuela erantzun zuen. Emakumeak salatu zuenez, gizonezkoak indarrez atera zuen alaba igogailutik, eta ileetatik heldu zuen etxera sartzeko. Egoera horren aurrean, erasoa gelditu nahi izan zuen emazteak, eta berak ere kolpeak jaso zituen. Eskuko atzamar batean lesioak eta saman markak zituela ikusi zuten agenteek. Bestalde, burutik errotik ateratako ile-sortak erakutsi zizkien ertzainei alabak". Deskribatutako egoeraren aurrean, Ertzaintzak J.C.A. 51 urteko algortarra atxilotu zuen, emakumeen aurkako indarkeria delitua egotzita.